Oñatiko udala

Oñatiko Sare Feministaren mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena egin zen azken Osoko Bilkuran

2018/03/07
Card image cap
Hainbat ekintza antolatu dira Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan

  Leire Zumalde, Berdintasun batzordeburuak eman zituen herri mailan antolatutako ekintzen berri eta horietan parte hartzeko gonbidapena egin zien herritar guztiei. Mobilizazio horien artean emakumeak planto egitera, lan uztera deitzen dira bihar, bai soldatapean lan egiten dutenak baita soldatarik gabe zaintza lanetan aritzen direnak ere. Udal mailan, biharko deialdiak izan dezaken jarraipenari aurre hartuz, gutxienez bete beharreko zerbitzuak agindu dira Alkate Dekretuz. Zenbait udal zerbitzutan emakumeek bakarrik lan egiten duten eta horietan lan etena antzemango da. Oñati Irratiak esaterako, ez du emanaldirik egingo bihar goizean eta liburutegiak, 18:30tan itxiko ditu ateak. Herribuserako ere zerbitzu minimoak agindu dira: A linean, 7:30, 9:30, 12:30, 14:30 eta 18:30tan abiatzen diren autobusak ibiliko dira eta B linean, 9:00, 12:00, 14:00 eta 19:00tan irtetzen direnak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!