Oñatiko jai batzordea ekainaren 24an elkartzeko deialdia egin du Kultura departamentuak
Orain arteko funtzionamenduaren arabera, taldeek eta norbanakoek jaixak antolatzeko proposamenak egiten zizkioten Jai batzordeari; aurten, ordea, osasun-krisiaren ondorioz, proposamena bera aldatzeko premia ikusi da Kultura departamentuan eta jaiak nola ospatu daitezkeen eztabaidatzeko deialdia egitea erabaki da.
Gaia kalean da eta jai ekintza ezberdinen antolatzaile diren taldekoen buruetan. Txosna taldeak, esaterako, maiatza amaieran egin zuen San Migel jaietarako egitaraua osatzen hasteko lehen bilera. Baina antzera dabiltza, esan bezala, beste ekintza batzuen antolatzaileak ere eta udaleko kultura departamentura hasi dira proposamen eta ekarpenak iristen. Printzipioz, Jai batzordea izango da guzti horiek aztertzeko foroa. Covid-19ak eragindako osasun-krisiagatik eta errealitate guztiz ezberdin baten aurrean gaudenez, Oñatiko Jaixak nola ospatu daitezkeen adostea da datorren asterako zabaldu den deialdiaren helburua.
Jai batzordea foro irekia da eta interesa duten herritar guztiak gonbidatzen dira datorren asteazkenean, ekainaren 24an egingo den bilerara. Batzarra Santa Ana aretoan izango da, 18:00tan hasita.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!