Oñatiko ikasle guztiek gainditu dute selektibitatea bigarren deialdian ere
Ekaineko deialdian bezala, uztaileko azterketaldian ere Oñatiko ikasle guztiek lortu dute selektibitatea gainditzea. Lau lagun joan ziren Donostiara pasa den asteartean eta guztiek gainditu dute. Atzo jakinarazi ziren uztailaren 6tik 8ra egindako azterketen emaitzak, nahiz eta, EHUko web atarian gaur argitaratu diren. Ekainekoak eta uztailekoak batuta Oñatiko 75 ikaslek lortu dute unibertsitatera sartzeko “txartela”. Ez da ohikoa baina aurten unibertsitatera sartzeko ebaluazioaren aprobatu portzentajea %100a izan da gurean.
Hemendik aurrera ikasi nahi den horretarako nahikoa nota ote duten ikusi eta planak egitea tokatzen da. Larunbatean argitaratuko ditu Euskal Herriko Unibertsitateak ekaineko deialdian gainditu zutenek egindako eskaeren araberako onartuen lehen zerrendak, eta horientzat astelehenean irekiko da matrikula betetzeko epea. Astelehenean berriz irekiko da uztaileko deialdia gainditu dutenentzat izena emateko eskaria berresteko epea.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!