Oñatiko esperientziak protagonista eta partaide izango dira EHUren Udako ikastaroetan, aurten ere
Guztira 133 Uda ikastaro eta 29 workshop programatu dira, ekainaren hasieratik irailaren amaierara bitartean. Donostia, Bilbo, Baiona eta Gasteiz izango dira jardueren gune nagusiak izango dira baina beste udalerri batzuetan ere izango da ikastarorik, Oñatin, esaterako. Irailaren 7 eta 8an SANCTI SPIRITUS: Oroimena piztu, etorkizunera abiatu ikastaroa egingo da Donostian eta Oñatin. Oinarria, une honetan egiten ari diren zaharberritze lanak izango dira eta, hauen bidez, historia eta etorkizunerako aukerak partekatu nahi dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketako zuzendari Lore Suarez Linazaroso da ikastaroaren zuzendaria eta helburua da, eraikinaren nortasunari eta jatorriari balioa ematea da, ikuspegi akademiko zein teknikotik, eraikinaren birgaitzearen bikaintasuna azalduz. Era berean, ondare historiko-kultural garrantzitsu hau aktibo ekonomiko eta turistiko gisa azaldu eta horren inguruko hausnarketa sustatu nahi da. Ikastaroaren helburuak, beraz, argiak dira: akademikoki, eraikinaren nortasuna eta jatorria balioestea; teknikoki, errehabilitazioaren bikaintasun teknikoa zabaltzea eta turistikoki, ondarea aktibo ekonomiko gisa balioztatzea.
Ikastaroak metodologia mistoa izango du eta Donostian emango diren azalpen tekniko eta historikoez gain, Oñatira bisita egingo da, ikasleek eraikina ezagutu eta birgaitzearen xehetasunak bertatik bertara ikus ditzaten.
Uztailaren 1etik 3ra, bestalde, Eskola Publikoan, gobernantzan hazi eta haziarazi ikastaroa egingo da Donostiako Miramar jauregian, eta horretan ere Oñatik parte izango du, Oñati BHIko zuzendariak berba egingo baitu; Itziar Agirrek mentoretza prozesuetan Oñatiko ikastetxeak izan duen esperientzia azalduko du.
Azken urte hauetan ia ohitura bihurtu da Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Udako ikastaroren bat Oñatin edo Oñatiko erakunderen batekin elkarlanean garatu izana. Iaz, esaterako, Arantzazu bizi. Iragana, orainaldia eta etorkizuna zer? ikastaroa egin zen Gandiaga Topagunean EHUk eta Arantzazulabek antolatuta.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!