Oñatiko udala

Oñatiko emakume bat helikopteroz eraman zuten Posets-Madaleta natur parketik Benasquera

2025/07/10
Card image cap
Jausita, kolpea hartu zuen buruan baina mediku arreta jasota, alta eman zioten

  Diario Vasco egunkariak zabaldu du berria. Astearte arratsaldean, 19:00ak aurretxoan, deia jaso zuten 112 larrialdi zenbakian, Posets-Madaleta izeneko natur parketik bi emakumezko erreskatatu behar zirela jakinaraziz. Benasqueko mendiko erreskate bereziko taldea hurbildu zen lekura eta Eibar eta Oñatiko bi emakumezko topatu zituen. Eibarkoak ez zeukan arazorik baina Oñatiko lagunak jausita buruan kolpea zuen eta, badaezpada, biak helikopteroz Benasquera eraman zituen. Mediku batek artatu zituen eta oñatiarrak buruko traumatismo arina zuela ikusita, alta eman zion eta biak beraien kabuz joan ziren ostatua hartuta zuten lekura.

  Helikopteroz eraman behar izan zen Oñatiko emakumeak 72 urte ditu, Diario Vascok argitaratu duenez. Beste daturik ez da eman.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!