Oñatiko EAJ-PNVk bere hauteskunde kartelen kontrako kanpaina zikina salatu du
Prentsa ohar bidez salatu du Oñatiko EAJ-k hauteskunde kartelekin gertatu zaiena. Ezker Abertzaleko hainbat sektorek jeltzaleen kartelen gainean pegatinak jarri izana salatu dute. Oñatiko EAJ-PNVren kartelen gainean “EL DIARIO FATXO” leloa duten pegatinak agertu dira, hautagaitzaren argazkia eta alderdiaren logoa tapatuz.
Hauteskunde elementuentzako guneak errespetatzeko eskatu dio EAJk ezker abertzaleari. Alderdi guztiak errespetatzeko eskatu die prentsa oharrean. Aldi berean ohartarazten die, bereziki EAJ-ren hautagaitzaren aurka azaltzen duten ankerkeria ez dela ez demokratikoa eta ezta aurkari politikoarekiko errespetuzkoa ere.
Aitzitik, herritarrak era honetako ekintzak zigortzera animatzen ditu EAJk hedabideetara zabaldu duen oharrean.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!