Oñatiko udala

Oñatiko bideo turistiko berriak egiteko zerbitzua kontratatu du Udalak

2026/02/27
Card image cap
Turismoari buruzko web atari berria prestatzen ari dira

  Next Generation funtsen baitan, produktu turistikoen eskaintza sortu eta garatzeko nahiz promozio digitaletarako dirulaguntza jaso du Udalak. Bi esparru horiek betetzeko hainbat zerbitzu kontratatu dira, berriena, Oñatiko sei bideo turistiko egiteko zerbitzua. Natura, ondarea, kultura eta gastronomia izango dira sei bideo horien ardatz nagusia eta lau urtaroak hartuko dituzte; lehen bi bideoak orokorrak izango dira eta besteek urtaro bakoitzean Oñatik duen irudia eta eskaintza islatuko dute. 20-25 segundoko promozio-bideo laburrak izango dira eta 5 hizkuntzatan azpititulatuko dira. Dragoi produkzioak kooperatibarekin egin da kontatua, 9.438 eurotan.

  Lana lehenbailehen egitea komeni da, turismo web atari berrian txertatu ahal izateko. Web ataria uda hasierarako prest izatea espero da eta hori hornitzeko hainbat zerbitzu kontratu egin dira orain arte: turismo argazki funtsa osatzeko materialaren hornitzea eta web atariaren beraren diseinua eta branding-a, besteak beste. Aldi berean, eta aipatu turismo marka berria probestuz, kaleetako eta errepideetako seinaleak berriztuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!