Oñatiko bake epailea eta ordezkoa hautatzeko prozesua abian da

Horiek, besteak beste, bake epaileari dagozkion funtzio eta betebeharrak. Bestelako eskuduntza eta erantzukizunak legez zehaztuta daude. Horregatik, bereziki baloratzen da bake epaile kargura aurkezten direnek zuzenbide arloko formakuntza izatea, nahiz eta hori ez den derrigorrezkoa. Izan ere, printzipioz, Oñatin bizi den 18 urtez gorako edonor izan bait daiteke bake epaile. Euskaraz eta gazteleraz ahoz zein idatziz lan egiteko gai dela egiaztatu beharko dute hautagaiek, eta euskarari dagokionez, 3. HE, C1 edo EGA maila izatea eskatuko da. Agiri bidez egiaztatzen ez duenari gaitasun froba egingo zaio eta oinarri gisa aipatu 3. HE eskatuko da, baina halakorik ez balego, 2. maila egiaztatzen duenak beteko da kargua.
Zuzenbideari buruzko ezagutza izatea baloratuko da baina, aldi berean, arlo honetan lanean jarduteak hautagaia aukeraketa prozesutik kanpo utziko du automatikoki. Abokatu eta prokuradore lanetan dihardutenek ezin baitute bake epaile izan, ezta, aholkularitza juridiko lanetan dihardutenek ere. Kargu politiko edo sindikala dutenak eta administrazioko funtzionario edo langile direnak ere, hautaketa prozesutik kanpora geratuko dira. Ezintasun hauek gaindituta, Oñatin ohiko etxebizitza duen 18 urtez gorako edonor izan daiteke bake epaile. Zuzenbide arloko ikasketak izatea eta langabezian egotea baloratuko dira, baina hautaketarako irizpide nagusia, elkarrizketa pertsonala izango da. Bake epailea eta ordezkoaren izendapenak lau urtetarako dira.
Iraileko Osoko Bilkuran onartu zen Oñatiko bake epailea eta ordezkoa izendatzeko prozesua abiaraztea, aurrez zehaztutako oinarriak onartuta. Deialdia berriz, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu da. Bake epaile izan nahi duenak eskaera udal bulegoetan aurkeztu behar du, azaroaren 10a bitartean.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!