Olapoto-Aldakiñoko hiri-basoan izandako lur-jausia egonkortzeko lanak egin dira

Olapoto-Aldakiño-Mojasoroko hiri-inguruko basoa udal jabetzakoa da eta, besteak beste, berari dagokio bertako bide-sarea osatu eta mantentzea. Aipatu basoa berreskuratzeko 1.go faseko lanen baitan, eskailerak egokitu ziren Ugarkalde-Olakua sarbidetik San Martin auzunerako sarbidera bitartean, orain urtebete pasa. Neguko euriteen ondorioz, ordea, eskaileren aldamenean zegoen larizio pinua erori zen, lur-jausia eraginez ezpondan eta eskaileren egonkortasuna arriskuan jarriz. Lurra egonkortzeko lanak egin berri dira.
Ez da nolanahiko lana izan: eskailera aldamenean 15 metro ingurutan, 6 m luzerako eta metro batetik behin, perfil metalikoak sartu dira, ezpondari eutsi ahal izateko. Perfil hauek hormigoizko zuntz batekin lotu dira buruan. Aurretik, obrarako sarbidea egokitu zen eta, ondoren, ingurua txukundu da. Excavaciones Arrasate enpresak egin ditu lanak, 10.490 eurotan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!