Oñatiko bake epailea eta haren ordezkoa izendatzeko prozesua abian da
Horiek, besteak beste, bake epaileari dagozkion funtzio eta betebeharrak. Bestelako eskuduntza eta erantzukizunak legez zehaztuta daude. Horretxegatik, bereziki baloratzen da bake epaile kargura aurkezten direnek zuzenbide arloko formakuntza izatea, nahiz eta hori ez den derrigorrezkoa. Izan ere, printzipioz, Oñatin bizi den 18 urtez gorako edonor izan baitaiteke bake epaile. Herritarren euskara erabilpen maila altua kontutan hartuz, ahoz zein idatziz euskara menperatzea ere baldintza moduan jarri da bake epaile izateko.
Zuzenbideari buruzko ezagutza izatea baloratuko da esan bezala, baina aldi berean, arlo honetan lanean jarduteak hautagaia, automatikoki aukeraketa prozesutik kanpo utziko du. Abokatu eta prokuradore lanetan dihardutenek ezin baitute bake epaile izan, ezta, aholkularitza juridiko lanetan dihardutenek ere. Kargu politiko edo sindikala dutenak eta administrazioko funtzionario edo langile direnak ere, hautaketa prozesutik kanpora geratuko dira. Ezintasun hauek gaindituta, Oñatin ohiko etxebizitza duen 18 urtez gorako edonor izan daiteke bake epaile.
Zuzenbidean lizentziatua izatea eta langabezian egotea baloratuko dira, baina hautaketarako irizpide nagusia, elkarrizketa pertsonala izango da.
Bake epailea eta ordezkoaren izendapenak lau urtetarako dira.
Azken Osoko bilkuran onartu zen Oñatiko bake epailea eta haren ordezkoa izendatzeko prozesua abiaraztea, aurrez zehaztutako oinarriak onartuta. Deialdia berriz, astelehenean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Bake epaile izan nahi duenak, eskaera udal bulegoetan aurkeztu behar du urtarrilaren 11ra bitartean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!