Oñatiko udala

Lege Soziologia Institutuan urteko hirugarren mintegia hasi da gaur

2025/05/08
Card image cap
Potentzia handi baten menpeko herrialdeen biziraupena eta aniztasun juridikoa aztergai da

  Aste Santuko etenaren ondoren workshop edo mintegiak bueltan dira Sancti Spiritus unibertsitatean. Legal survivals and global legal pluralism izeneko mintegiak, 20-22 ikerlari bildu ditu Lege Soziologia Institutuan. Sobietar Batasuna izan zenekoaren eraginpean zeuden Europa ekialdeko herrialdeen legezko biziraupena eztabaidatzen ari dira, eta Poloniaz, Bulgariaz edota Yugoslavia zenekoaz berba egingo da, besteak beste. 

  Hitzaldi eta ponentziak 9 saiotan bildu dira eta azken laburpen eta eztabaida bihar arratsaldean egingo da. Bertan aztertuko da azaldutakoa argitaratzeko aukera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!