Oñatiko udala

Oñati udalerri tentsionagarrien zerrendan jaso du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak

2025/05/06
Card image cap
Berria ezustean hartu dute udal arduradunek baina jorratu daitekeen esparrua dela onartu du alkateak

  Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak EAEn eremu tentsionatu izendatu daitezkeen udalerrien zerrenda eguneratu du, etxebizitza eskubideari buruzko estatu legean zehaztutako irizpideetan oinarrituta eta 2024ko abenduko datuak hartuta. Txostenean tentsio handiko eremu izendatzeko legez ezarrita dauden hiru irizpideetako bat gutxienez betetzen duten 32 udalerri identifikatu dira, tartean, Oñati. 

  Herritarren errenta igoera, etxebizitzen salmenta prezioaren igoera eta familiek alokairua ordaintzera bideratzen duten errentaren portzentajearen igoera dira zerrenda osatzeko kontutan hartzen diren hiru irizpideak. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Oñatin etxebizitzen salmenta prezioak ia %34 egin du gora azken bost urteetan, eta arrazoi horregatik sartu du udalerri tentsionagarrien zerrendan Etxebizitza Sailak. Baina zerrenda horretan egotea lehen urratsa besterik ez da, alokairu eta salmenta prezioak mugatzeko puntura iristeko beste hainbat urrats eman behar baitituzte administrazioek. 

  Oñatiko Udala etxebizitza plana zehazteko prozesuan murgilduta dago eta, alde horretatik, tentsio handiko eremu izendatzeko aukera gutxienik aztertuko den aukera dela aipatu digu Izaro Elorza alkateak, azpimarratuta hori bai, albistea eta zerrenda horretan agertzearen inguruko xehetasunak sakonago ezagutu eta aztertu behar dituztela, ustekabean iritsi baitzaie. 

  Oñati bezala, Bergara ere tentsio handiko eremu izendatu daitezken udalerrien zerrendan jaso du Etxebizitza Sailak, eta aurretik jada bazegoen Arrasaterekin batera, hiru dira aipatu zerrendan agertzen diren Debagoieneko udalerriak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!