Oñati Turismoa Euskal Herriko birarekin

Euskal Herriko itzulirako prestaketa lanak hasi dira, Oñatin!
Egun gutxi besterik ez dira falta Euskal Herriko txirrindulari itzulia Oñatira iritsi dadin.
Jende eta bisitari ugari hurbilduko dira Oñatira Aste Santuan eta horretaz gain ikuskizun berezia izango dugu bertan.
Kontutan izan ostiral eta labunbatean (apirilak 6 eta 7) etapa amaierak Oñatin izango direla eta egun hauetan ordutegi bereziak izango dira bai Arrikrutz Oñatiko Kobetan eta baita ere Oñatiko Turismo Bulegoan (errepidea itxita egongo da arratsaldeko 13:00etatik aurrera Bergara edota Legazpitik etortzea nahi izanez gero).
Bestalde, Arantzazu eta Arrikrutz Oñatiko Kobak arteko errepidea zabalik izango da bai goizez eta baita arratsaldez.
Etorri zaitez Oñatira! Etorri eta ondo pasatu , baina gomendio bat, lor ezazu informazio gehiago 943783453 Oñatiko Turismo Bulegoko telefonoan edota 943082000 Arrikrutz-Oñatiko Koban.
Ikusi hemen etapak:
5.ETAPA Bera-Oñati
6.ETAPA Oñati-Oñati

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!