Oñatiko udala

Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua indartu egingo da uztailaren 31n

2025/07/23
Card image cap
Bi ibilgailu jarriko dira eta irteerak ordu erdiro izango dira

  Uztailaren 31n, San Inazio egunean, ohiko erromeria ospatu da Urbian. Asko dira egun horretan Urbiara hurbiltzen direnak eta Arantzazura norbere autoz igo gabe, autobusa erabiltzea gomendatzen da. Gainera, Arantzazuko aparkalekua betetzen bada, errepidea itxi egingo da eta autobusa izango da joan-etorria egiteko garraiobide bakarra.

  Arantzazurako autobus zerbitzua indartuko du Udalak; ohiko ibilgailuarekin batera 55 plazako beste ibilgailu handi jarriko da eta irteerak ordu erdiro izango dira. Oñatin, geltoki bakarra izango du zerbitzuak: Arantzazuko Ama kaleko 18aren parean. Autobus txikia Arrikrutzeko aparkalekura sartuko da 10:30etan eta 14:00etan, bidaiariren batek hala eskatzen badu, eta handiak, Oñati-Arantzazu-Oñati bidea beteko du. Arantzazura igotzeko lehen autobusa 7:30tan abiatuko da eta azkena, 19:00etan irtengo da Arantzazutik.

  Urbiako jai egitaraua zehaztu du Gipuzkoako eta Arabako partzuergoak: 11:30etan meza ospatuko da ermitan. Ondoren, hamaiketakoa egongo da Partzuergoak eskainita. 13:00etan, Herri kirolak (Idiazabal eta Zegama). Bazkalostean erromeria izango da, Miren, Agur eta Oierren eskutik. Eta bertsolariak eta soinujoleak egun osoan zehar.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!