"Oñati Community Association" plataforma sortu berri da

2016/12/16
Card image cap
Lege Soziologia Institutuaren eskutik Oñatin izan diren 8.000 lagun pasa harremanetan mantentzeko bitartekoa izan nahi du.

Oñati Community plataforma tresna bizia eta irekia da eta berorrekin harremana duen orok ekarpenak egin ahal izango dizkio, plataforma berritu eta aberastuz.

 Plataforma, Oñatiko Udalak eta Lege Soziologia institutuak sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren babesean sortu da. Oñati Udala Grant bekaren 4000 euroko aportazioari esker egitasmoa garatu ahal izan da. Baina behin  martxan jarrita autofinantzatu egingo da. Autofinantzatu eta autoelikatu, lehen esan bezala.

 "Oñati Communitty Association" plataformak lege soziologia oinarri izanda, Oñati herria eta euskal kultura munduan zabaltzeko tresna izango da. Bertan eskaintzen den kalitate handiko hezkuntzak 130 herrialdetako ikasle, irakasle, ikertzaile bisitari eta aditu zein profesionala erakarri ditu azken 27 urteotan Oñatiko Institutura,  8.000 lagun baino gehiago. Hauek urtez urte sortuaz joan diren komunitateari eskainitako plataforma da garatu berri dena. Elkartearen xedea Oñatin izan diren ikasle, irakasle eta bisitari ohien harreman sarea sustatzea da, konexio eta komunikazio espazioa eskainiz. Hala soziologia juridikoaren gaineko interesa duten pertsonen direktorioa sortu da,  eta baita ikerketa-gaien nahiz elkarrekintzarako gunea ere. Horrela, Oñati komunitateko partaideak elkarren berri izan eta elkarlanean aritzeko topagune bat izango dute. Komunitateko partaideek gainera, propio sortu den blogean beren iritzi eta artikuluak zintzilikatu ahal izango dituzte.

 Plataforma berrian Oñati edota Lege soziologia eta institutuari buruzkoak ez ezik, euskal kulturari lotutakoak ere zabalduko dira. Zinema, literatura, musika eta gastronomia gaiak jorratuk dira besteak beste. Arlo honetaz Miren Manias oñatiarra arduratuko da.

 Baina Oñati Communityak kanpora begirako zabalkundea eta isla izatea ere lortu nahi da. Izan ere, aurrerantzean mundu mailan egiten diren lege soziologia arloko kongresuetan Oñati Session izeneko saioa ere izango da, bertako berri emateko.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!