Oñatiko udala

Oñati 360ºko mapa turistiko berritzailea osatu da

2026/07/06
Card image cap
Herriko ondare historiko eta kulturala modu mugiltzailean ezagutzeko aukera eskaintzen duen tresna digitala turismoko web orrian txertatu da

  Dagoeneko erabilgarri dagoen mapa berriari esker Oñatiko hainbat eraikin eta baliabide historiko zein natural barrutik ikusi ahal izango ditugu, 360ºko ikusmirarekin, herriko txoko ezberdinak modu errealista eta murgiltzailean erakutsiz. Bisitarik egiten ez den Bidaurretako monasterioa edota Sancti Spiritus unibertsitatea, Mikel Goiaingeruaren Parrokia, San Migel errota, Arantzazuko santutegia eta Arrikrutz koba dira kanpotik zein barrutik ikusi daitezkeenak. Gainera, erdigune historikoa izenpean, udaletxea, Lazarraga jauregia, Santa Marina plaza eta bertan dauden Antixena eta Madinabeitia jauregiak eta Zumeltzegi dorretxea kanpotik erakusten dira eta baita Gomiztegi baserria ere.

  Bisita leku bakoitzean eraikinari buruzko informazioa ematen da eta barrualdean ikus daitezken puntu ezberdinetarako sarrerak aukeran eskaintzen dira, eraikin barruan batera zein bestera begiratuz zer ikusiko genukeen azaltzen da eta gidatuta bisitatu daitezken monumentuetan, bisita hitzartzeko loturak txertatu dira. Tresna digital hau ez da gure altuerara mugatzen eta hainbat irudi xehetasun handiz ikusteko bidea ematen du, altueretara hurbildu eta kalitate handiko ikusmira eskainiz. Aipatzekoak dira, adibidez, herrian dauzkagun berpizkunde garaiko hiru erretaulak, parrokiakoa, unibertsitatekoa eta Bidaurretakoa, xehetasun handiz eta bertatik bertara ikus daitekeela eta altuera handian dauden eskulturak aurrez aurre erakusten zaizkigu. Parrokian gainera, kanpandorrera igoko bagira izango genukeen ikusmira erakusten du 360ºko smart mapa berriak.

  Kalean jarri diren seinale berrietan zehazten da zeintzuk diren 360º mapa erabiliz ikus daitezkeen eraikin eta turismo baliabideak baina irudiak turismo web atarian sartuta ikusi daitezke soilik. Etorkizunean, ordea, turismoko esku-orrietan txertatuko diren QR kodeen bitartez izango da 360ºko mapara salto egiteko aukera.

  Sisu Studiok osatu duen lana Nest Generation funtsetatik finantzatu da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!