OÑARGI enpresak ingeniari elektrikoa kontratatzeko prozesua abiatu du
Oñargik kontratatuko duen ingeniari elektrikoa enpresako kontadoreen instalakuntzaren eta zerbitzu puntuetako sistema elektrikoen arduraduna izango da eta argindar kontsumoaren irakurketa egokia bermatuko du. Era berean, instalakuntzen sistema elektrikoen mantentze-lanen eta erdi mailako tentsio sarearen arduradun izango da eta zerbitzuaren kalitatea, jazoerak eta horniketaren matxurak kudeatuko ditu. Arlo teknikoko dokumentuak kudeatzeaz gain azterketa, txosten eta aholku teknikoak eman beharko ditu.
Ingeniari elektriko lanpostura aurkezteko ingeniaritza elektrikoan gradua izatea eskatzen da, antzeko lanpostuetan eskarmentua, gida baimena eta euskara mailari dagokionean ezagutza altua izatea. Gainera, erdi mailako ingeles maila izatea baloratuko da.
Interesa duenak izena eman dezake jada LKS selección web atariaren bitartez: https://lks.epreselec.com/ atarian ofertas atalean. Izen-emate epea irailaren 22an amaituko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!