Oñatiko udala

Olaiturriko aparkalekua bereziki argiztatzen ari dira

2022/11/07
Card image cap
Behin behineko neurria da eta hiletak Agustinoen elizan egiten diren bitartean mantenduko da

  Hainbat herritarrek azaldutako kezkari erantzunez erabaki da Olaiturriko jolasgune/aparkalekua hobeto argiztatzea. Elizkizunak Agustinoen elizara aldatuta daude, parrokiako lanak tarteko, eta hiletak daudenean Olaiturriko jolaslekua aparkaleku gisa erabiltzeko irekitzen da. Baina argiztapena urria zela eta arriskutsu zegoela adierazi zuten zenbait erabiltzailek, kontutan hartuta, gainera, bertara autoz doazen gehienak adineko pertsonak direla. Jausi edo kolperen bat hartzeko arriskua saihesteko ingurua hobeto argiztatzea erabaki da.

  Foku sistema bat muntatzen ari dira. Behin behineko neurria izango da, hileta elizkizunak Agustinoen elizan egiten diren bitartean mantenduko dena. Ondo bidean, bi astez mantenduko dira argi-foko gehigarriak, parrokia azaroaren 18an berriro ireki eta elizkizunak hara aldatzea aurreikusten baita, xilofagoen kontrako tratamendua eman eta gero.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!