Oinezko guneetako lokal jabeei, organikoa bihar ez ohiko batze puntuetara ateratzea eskatu zaie

2018/10/05
Card image cap
Karroza eta osagarrien biltokia Agustinoen inguruan kokatuko da Errosarixo Bixamon egunean

  Pasa den larunbatean egin bezala, merkatari eta ostalaritza lokalen hondakinen bilketan aldaketa izango da bihar Foruen enparantza, kale Zaharra, kale Barria eta Atzeko kalean dauden lokaleentzat. Oinezkoen kaleak trafikorako itxita egongo dira eta hondakinak batzen pasatzen den kamioiak ezingo du sartu. Ondorioz, bihar, aipatu kaleetako eta plazako taberna, komertzio eta elkarteetako arduradunek, hondakin organikoak inguruko beste batze puntuetara atera beharko dituzte. 

  San Migel egunerako jakinarazi ziren batze puntuak berriro erabiltzea eskatzen dute Mankomunitateko ordezkariek: plaza eta kale Zaharrekoentzat, Txaketua ondoan dagoen ONCE kabina ondoko aparkalekua edo Lizaur kaleko eskegitokiaren ingurua, plaza eta kale Barria behealdekoentzat, Portu taberna pareko espaloia, eta Kale barria goialdean nahiz Atzeko kalekoentzat, Ramon Irizar kaleko eskegitokiaren ingurua. Organikoaren bilketa egiten duten kamioiak Oñatiko bilketa ahalik eta azkarren egiten saiatuko dira bihar eta lokal jabeei hondakin organikoak goizeko lehen orduan ateratzea eskatzen zaie. Oharra, kale Zaharra, Foruen enparantza, kale Barria eta Atzeko kalean dauden denda, taberna, jatetxe eta elkarteen arduradunentzat da. Herriko gainontzeko zonaldetan dauden merkatal eta ostalaritza lokalei normaltasunez jasoko baitzaie organikoa bihar.

  Eta astelehenean, Errosarixo bixamonean, karroza eta osagarrien biltokia agustinoen inguruetan kokatuko da beste urte batez. Errosarixo Bixamonerako egiten diren karroza eta bestelako elementu osagarriak edozein bazterretan utzi gabe karrozen biltoki honetara eramatea eskatzen da

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!