Oinezko eta bizikleten elkarbizitzarako dekalogoa osatu da
Hori da hain zuzen ere dekalogoaren lehenengo oinarri edo printzipioa, bizikleta ibilgailu bat dela eta oinezkoen alderdian lehentasuna oinezkoak duela beti. Horren haritik, oinezkoen alderdian bizikletan ibiltzerakoan, abiadura oinezkoen erritmora egokitu behar dela, oinezkoekiko bi metroko segurtasun tartea gorde behar dela, arriskutsu izan daitezkeen maniobra zakarrik egin gabe eta sigi-sagaka ez ibiltzea eta egoerak hala eskatzen duenean eta beti ere segurtasunaren alde, bizikleta eskuetan eramatea ere gomendatzen da besteak beste. Espaloietan bizikletan ibiltzea ekiditu, egitera doan maniobra aurrez adierazi eta bereziki adineko pertsona eta umeekin kontu izateko aholkuak ere ematen dira laster etxeetara banatuko den hamar arauko diptiko honetan. Azkenik, eta txirrindulariaren segurtasunerako, oinezkoen bideak saihestu eta ahal den neurrian, gorriz markaturiko bizikleta bide alternatiboak erabiltzea eta aurikularrik edo sakeleko telefonotik berba egiten ez joatea gomendatzen da.
Erdiguneko kaleak oinezko bihurtu zirenetik bizikleta eta patinetean doazenekiko kexak ugariak izan dira. Debeku eta isunak jarri ordez, heziketa eta elkarbizitzaren aldeko neurriak lehenetsi ditu udalak. Hala, bizikleta sarri erabiltzen duten Lehen Hhezkuntzako hirugarren zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta bide hezkuntza programa egiten da urtero, nagusiki, bizikletaz modu seguruan zirkulatzeko arauak landuz. Txirrinka elkartea eta herriko ikastetxeekin elkarlanean osatu den Oinezko eta bizikleten elkarbizitzarako dekalogoa norabide berean doa.
Dekalogo hau herriko etxe guztietara datorren astean banatuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!