Kendutako loreak hartzeko gonbidapen kartelak jarri dira herriko lorategitan
Olakuan, Santa Ana inguruko lorategian eta Atzeko kaleko lorontzietan ere ikusi dugu bertatik kendu diren landareak aprobetxatzeko oharra eta begoniak eta alegriak alboan. Hartu, lorontzian-edo sartu eta landareak bizirik mantentzeko gonbidapena da. Aukera sarritan komentatu izan da udaletxean eta herritaren batek ere halakoak hartzeko interesa azaldu omen du inoiz eta hartarako aukera ematea erabaki da. Hala, udako landareak kendu diren lorategietan gonbidapen kartelak jartzen ari dira lorezainak, neguko landara berriak sartu aurretik.
Iraileko lehen tokiko gobernu batzarrean neguko lore eta landareak sartzeko aurrekontua onartu zen. Plazan, kale Barrian eta kale Zaharrean dauden lorontzi zintzilikarien loreak berritzeaz gain, herrigunean zehar dauden lorategietakoak ere aldatzen ari dira. Begoniak, tajeteak, salbiak, petuniak eta mota askotako lore-konposizioa daramaten zotazalak eta pinu azal apaingarri zakuak erosi dira. Ehunka landare eskuratu dira, datorren udaberria bitartean herriko lorategiak apaintzeko. 9.500 euroko erosketa egin da lore eta landaretan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!