Enagasen hidrogeno sarea Debagoienatik pasako da
Enagasek iberiar penintsulan hedatu nahi duen hidrogenoa garraiatzeko hodi sareak 163 kilomentro egingo ditu Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian barrena. 2028an hasiko dira eraikitzeko lanak eta helburua da, hidrogenoa industrialde handietara garraiatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko 50 udalerri gurutzatuko ditu, tartean, Debagoienako herri guztiak, Antzuola izan ezik. Hidrogeno sarea Elgeta eta Leintz Gatzaga artean egingo da, Bergara, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza zeharkatuz. Hoditeriaren %80a egungo gasbideen albotik egingo dela zehaztu zen egitasmoaren aurkezpenean, Bilboko portuan, atzo.
Eusko Jaurlairtzak Enagasen proiektua babesten du eta Energiaren Eusakl Erakundearen bitartez lagunduko du. Imanol Pradales Lehendakariak aurkezpenean parte hartu zuen eta Euskadiren deskarbonizazio prozesurako egitasmoa garrantzitsua dela esan zuen. Era berean, iparraldearekin lotzeko beharra azpimarratu zuen. Izan ere, Espainiako gasbideak kudeatzen dituen Enagas enpresak, Iberiar penintsularako hidrogeno gasbidea aurkeztu zuen iaz eta penintsula eta Frantzia arteko lotura Kataluniatik egitea aurreikusiz. Irun eta Lapurdi arteko lotura aldarrikatu zuen Lehendakariak, euskal industriarentzat hidrogeno irteera edo sarrera propioa izatea garrantzitsua litzatekela adieraziz.
Gijondik barrena Kantauriar itsasertzetik Arrigorriagara iritsiko da hidrogeno gasbidea eta handik Harora bideratuko da, tartean Debagoiena zeharkatuta. 163 kilometroko sare hau 2030erako erabilgarri egotea da asmoa. 400 milioi inguruko kostua izango du eta bidean Bilboko portura joango den adarra egingo da, Petronorrek bertan eraiki asmo duen 100 megawatteko elektrolizagailuarekin lotzeko. Gasbideak zeharkatuko dituen 50 udalerritan informazio puntuak jarri asmo ditu Enagasek eta hitzaldi informatiboak ematea ere aurreikusten du. Oñatin, abenduaren 3an litzateke, Diario Vascon argitaratu denaren arabera. Egun berean Arrasaten ere egingo litzateke, Bergaran, bezperan, abenduaren 2an, eta Aretxabaletan, azkenik, abenduaren 4an.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!