Oñatiko udala

Ohiko makila-banaketarekin amaitu da Artzain eskolako ikasturtea, gaur eguerdian

2026/04/16
Card image cap
12 artzain berrik osatu dute eskolako 29. promozioa

  Gomiztegiko artzain eskolan hartzen dituzten ikasleen profila aldatzen ari da azken urteetan, artzainen seme-alabak edo etxean artalde txikia zutenak nagusi zi-ren garai batetan eta egun, lan esku espezializatu moduan formatu nahi dutenak doaz, hau da, artzaintza bizitzeko modu gisa ikusi eta familia kanpoko erreleboa emateko prest daudenak, alegia, beste artzain batzuentzat lan egiteko edo kooperatiba bat osatuta, artzainen baten artaldea hartzeko gertu leudekeenak. Horretarako lanbidea ikasten aritu dira iazko iraila amaieratik.

  12 artzain berrik osatzen dute Arantzazuko artzain eskolako 29. promozioa, 4 emakumek eta 8 gizonezkok. Ikasle gehienak euskal herritarrak dira, 11 hain zuzen ere: hiruna gipuzkoar eta bizkaitar eta bina arabar eta nafar. Beste biak estatuko txoko ezberdinetatik etorriko dira. Aurtengo ikasle taldearen gaztetasuna ere aipagarria da, bik 20 urte ere ez dituzte eta orokorrean, taldearen bataz bestekoa 27 urtetik behera dago.

  12:00etan hasi da ikasturte amaierako ekitaldia, HAZI fundazioa eta Oñatiko Udaleko ordezkarien partaidetzarekin. Ongi-etorriko mezuaren ondoren, Ane Garciandia eskolako arduradunak eta ikasle batek ikasturtearen balorazioa egin dute, bakoitzak bere ikuspegitik. Amaieran, diploma eta artzain makila eman zaie 12 gazteei.

  Gomiztegiko artzain eskolan ia 350 ikaslek osatu dituzte artzain ikasketak azken 29 urteetan. Denbora honetan, Arantzazuko eskola erreferente bihurtu da estatuan ardi eta ahuntzen irakaskuntzan, berrikuntza pedagogikoan eta ingurumenarekin arduratsuak diren ekoizpen prozesuei aplikatutako teknologietan oinarritua, eta bere hezkuntza-eredua, funtsezkoa izan da beste leku batzuetan antzeko esperientziak garatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!