Oñatiko udala

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak bihar eta etzi egingo dira Oñatin

2024/04/17
Card image cap
Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra etorriko da

  Azterketa teknikoen unitatea birritan etorriko da Oñatira astean, bihar eta etzi. Hiru lekutan eta ordutegitan egin ahal izango da nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoa gurean: bihar, 9:00etan Urtiagaingo aparkalekuan eta 13:00tan Dolaetxe baserriaren ondoan eta etzi, ostiralez, 9:00etan Olabarrietan. Nekazaritzako ibilgailuari azterketa teknikoa egiteko ez da aurrez txandarik hartu beharko. Zehaztutako leku eta ordurako joatea nahikoa da. Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta dagokien tarifa ordaindu.

  Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin, gainontzekoen antzera. Lehenengoa, 4 urte betetakoan; 16 urtera arte bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero. Halakoak egiten dituzten tailer bereziak daude, hurbilena Bergaran. Orain hamar bat urte unitate mugikor bat eratu zen bertan, eta orduz geroztik, herririk herri ibiltzen dira aurrez zehaztutako egutegiaren arabera. Oñatira apirilean etorri ohi da eta hala egingo du oraingoan ere, apirilaren 18 eta 19an.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!