Oñatiko udala

Dozena erdi kotxetan lapurreta egin izana salatu zen igandean

2024/04/30
Card image cap
Arrikrutzen eta Arantzazurako bidean aparkatutako autoetako kristalak apurtuta, arropa eta bestelakoak lapurtu ziren

  Aloñako igoeraren alde iluna dira igande eguerdi-arratsaldean salatu ziren dozena erdi lapurreta. Lasterketa ikustera joandako hainbat lagunek, bueltan, Arrikrutzen eta Arantzazurako bidean aparkatutako hainbat auto kristalak apurtuta eta arropa eta bestelako ondasunak falta zituztela topatu zituzten. Halakoak izan zituzten dozena erdiren bat ibilgailuren berri jaso zuten udaltzainek baina gehiago izan daitezke, salaketak Bergarako Ertzain-etxean jartzeko intentzioa azaldu baitzuten zenbaitek.

  Eguraldi ederra egin zuen igande goizean, askok mendirako edo Aloñako igoeran lasterkariak animatzeko aprobetxatu zuen baina itzuleran sorpresa desatsegina topatu zuten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!