Oñatiko udala

Zubikoa kiroldegiko teilatuan eguzki instalazio fotovoltaikoa jartzeko lanak esleipenera atera ditu Udalak

2024/04/30
Card image cap
Kokalekua bertatik bertara ikusteko bisita antolatu da ostiral goizerako

  Zubikoa kiroldegiko teilatuan sarera konektatutako autokontsumorako eguzki planta fotovoltaikoa egin nahi du Udalak. 125.12 kwp-ko potentziadun instalaziorako materiala hornitu eta obra gauzatzeko kontratazio prozesua abian da. Lanak, EKITERMIK enpresak idatzi zuen exekuzio proiektuaren arabera egin beharko dira, hiru hilabeteko epean eta 123.700 euroko gehienezko aurrekontuarekin. Hori da kontratazio oinarrietan zehaztu diren denbora eta kostu mugak. Hobekuntzak proposatzen dituzten eskaintzak bereziki sarituko dira; lau dira lizitaziorako irizpideak: eskaintza ekonomikoa 60 puntuz baloratuko da, berme epea murriztea eta mantenu eta erosketa ondorengo zerbitzua 10na puntuz eta lanen memoria teknikoa 20 puntuz baloratuko da.

  Zubikoako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren kokapena bertatik bertara ikusi eta egoki deritzoten neurketa eta datuak hartzeko, bisita berezia antolatu da ostiralerako, maiatzak 3, goizeko 10:00etan. Interesaturik dauden enpresetako ordezkariek hitzordua eskatu beharko dute, udaletxera telefonoz deitu (943 780 411) eta Oskar Carrascalekin berba eginda.
Energia ez berriztagarrien kontsumoa murriztu asmoz ekin zion Udalak Zubikoa kiroldegian eguzki-instalazio fotovoltaiko bat jartzeko prozesuari. Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterketa egin zen, iaz, eta instalazioa bideragarria ez ezik, errentagarria ere izango zela ondorioztatu zen.

  Zubikoa kiroldegiko teilatuak eguzki instalazio fotovoltaiko bat gauzatzeko lana egin nahi duten enpresentzat zabalik dago proposamenak aurkezteko epea, maiatzaren 20ra arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!