Neguko loreak lorategi alboan utziko dira herritarrek hartu ditzaten
Iazko azaroan lehen aldiz eskaini zitzaizkien herritarrei lorategietako loreak etxera eramateko aukera, udaberri-udakoak kendu baitziren negukoak sartzeko. Ekimenak izan zuen harrera ona ikusita errepikatzea erabaki da eta neguan iraun duten landareak lorategien ondoan utziko dira, herritarren eskura; landareak aprobetxatzeko oharrak ere jarriko dituzte lorezainek. Begoniak, tajeteak, salbiak edota petuniak sartu ziren udazkenean eta iraun duten aleak dira herritarren eskura jarriko direnak.
Gaur hasi dira lorategietako landareak aldatzen eta gaur-bihar bitarte izango da kendutako landareak hartzeko aukera. Landareak hartu, lorontzietan edo beste lursailen batean sartu eta bizirik mantentzea da ekimenaren helburua. Iazko udazkenean ekimenak izan zuen arrakasta ikusita errepikatzea erabaki da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!