Oñatiko udala

Nazioarteko auzi kriminalen errituak aztergai dira Lege Soziologia Institutuan

2016/06/09
Card image cap
Aste honetako mintegian, Europa eta Ameriketatik etorritako 20 adituk egin dute bat

  Justiziaren erritualizazioaren hausnarketarako mintegi honen abiapuntu hipotesia zera da: zuzenbideak erreal nahiz ustezko pisu sinbolikoa duela eta hau, justizia prozedimentuetan eta erabiltzen den hizkuntzaren  erritual izaeran antzematen dela. Baina zer nolako erritualak dira eta zein eragin dute nazioarteko auzi kriminaletan? Horixe da, gaur hasi den mintegiaren izenburu eta gai nagusia.

  Unibertsitate zaharrean bildu diren 20 adituak, nazioarteko auzi kriminal ezberdinak aztertuko dituzte, Ruanda eta Yugoslavia zeneko lurraldean izan ziren krimenak epaitzeaz arduratu direnak eta baita Libano eta Sierra Leonakoak ere. Mintegiaren helburua, auzi kriminaletan erritualizazioak duen zentzua eta egokiera aztertzea da. Horretarako, gaia bi ikuspegitik enfokatuko da: alde batetik, erritualak aztertuko dira, hau da, halako auzi kriminalak nola eszenaratzen diren;  eta bestetik, maila ezberdinetako auzien arteko desberdintasunak aztertuko dira, hau da,  estatu eta nazioarteko jurisdikzioetan egon daitezkeen edota, auzi zibil eta penaletan egon daitezkeenak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!