Oñatiko udala

Natxo de Felipe Arantzazura itzuliko da, Musika Hamabostaldiaren baitan

2026/05/19
Card image cap
Natxo de Felipe & Kuarteto Philiperenaren emanaldia abuztuaren 20an izango da, sarrerak salgai daude

  Abandonatuak izeneko kontzertuan inoiz grabatu eta publikoaren aurrean aurkeztu ez ziren Oskorriren kantak eskainiko dituzte Natxo de Felipek eta Kuarteto Philiperena soka laukoteak. Azaroan 11 urte beteko dira Oskorrik bere ibilbide luzea amaitutzat eman zuela. 45 urteetan zehar, 500 kantutik gora argitaratu zituen taldeak 38 CDtan, baino beste asko dira publikoari erakutsi gabe geratu ziren kanta onak. Eszenatokiak utzi aurretik Natxo de Felipek hau esan omen zien taldekideei: egunen batean, nire lagunek abandonatu kantuak berpiztuko ditut, zuen lotsagarri. Abuztuaren 20an, profezia hura Arantzazuko Santutegian beteko du, Musika Hamabostaldiaren baitan.

  Klasikoa da abuztuko egutegian Donostiako Hamabostaldia, klasikoa, baita ere, musika ziklo honen eskutik Arantzazun kontzertua eskaintzea eta klasiko bihurtzen ari da Natxo de Feliperen agerraldia bertan, iaz ere, Alos Quartet taldearekin eta Gorka Urbizu, Olaia Inziarte eta Amoranterekin kantuan aritu baitzen Santutegian. Oraingoan Kuarteto Philiperena soka laukotea izango du lagun eta aipagarria da, biolina jotzen Xabier de Felipe semea arituko dela Taldeko gainontzeko partaideak David Carmona (biolina), Przemyslaw Pujanek (biola) eta Karmele Castillo (biolontxeloa) dira.

  Donostiako 87. Musika Hamabostaldiaren egitarau osoa atzo aurkeztu zen, lehen aurrerapena martxoan egin eta gero. Abuztuaren 2tik 30era bitarte, 60 emanalditik gora ikusteko aukera egongo da Donostian eta beste herri batzuetako eszenatokietan, tartean, Arantzazun, abuztuaren 20an. Gaur goizean ireki da sarreren salmenta orokorra eta Oñatiko kontzerturako txartelak, 22 edo 14 eurotan eskuragarri daude Hamabostaldiko web atarian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!