Nagusien danborradako entseguak datorren asteazkenean, irailak 10, hasiko dira

Bi konpartsa berri eratu ziren iaz nagusien danborradan, herritar gehiagori parte hartzeko aukera emate aldera. Baserritarren eta txalekodunen taldeek jarraipena izango dute aurten ere, aurretik irteten ziren konpartsekin batera. Irailaren 28rako dena prest egon dadin, entseguak datorren astean, irailaren 10ean hasiko dira. Bost entsegu egingo dira: hilaren 10, 15, 17, 22 eta 24an. Azkena, 24koa, entsegu orokorra izango da eta larrañako futbol zelaian egingo da, gainontzekoak, Larrañako kantxan izango dira. Ordubetekoak izango dira eta 19:30etan hasiko dira. Entseguetan parte hartzearen garrantzia azpimarratzen dute antolatzaileek.
Era berean, zaldi gainean irten nahi dutenek izena eman behar dute. Sare sozialen bidez zabaltzen ari den QR batean txertatutako formularioa bete besterik ez da egin behar. Adinez nagusi den orok eman dezake izena. Nagusien danborradan 2008an jaiotako kintoak ere irtengo dira, dantzan. 108 lagun hasi dira koreografia ezberdinak ikasten.
San Migel bezperan, irailaren 28an, Eltziatik abiatuko da nagusien danborrada, 22:30etan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!