Musika eskolari 85.000 euro emango dizkio udalak 2025eko dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa kontzeptuan
2022ko apirilaren 28an onartu zen Udala eta Jose de Azpiazu musika eskolaren arteko lankidetza hitzarmena. Lau urteko iraupena du, 2026ko maiatzera arte. Musika eskolaren gastuei aurre egiteko, urtero, aurrekontuetan partida zuzen eta izenduna jartzeko konpromisoa du Udalak. 2025erako 170.280 euroko partida berezitu zen Jose de Azpiazu musika eskolarentzat. Erdia urte hasieran ordaindu zen eta urte akaberan bigarren zatia ordaintzea erabaki zuen gobernu taldeak. 85.140 euro bideratuko dira 2025eko dirulaguntza likidazio kontzeptuan.
Iazko dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko agindua emanda, Jose de Azpiazu musika eskola eta udaleko ordezkariak elkartu egin beharko dira maiatzean betetzen den lankidetza hitzarmena berritzen den eta hala bada, zein baldintza eta epetarako egiten den eztabaidatu eta zehazteko. Bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena aspaldikoa da, azkeneko aldiz, 2022an berritu zen arren.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!