Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteak topaketa mediko-gastronomikoa antolatu du Oñatin koloneko minbiziaren inguruan
Koloneko Minbiziaren Aurkako Eguna izango da martxoaren 31a. Horren harira, topaketa mediko-gastronomikoak berriro abiaraztea erabaki du Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteak; hiru jardun antolatu dira aste honetarako eta bat Oñatin izango da, asteazkenean, martxoak 25, 18:30etan, Nekazarien elkartean.
Koloneko minbizia gizon zein emakumeen artean intzidentzia handiena duen minbizia izanik, topaketak hainbat helburu ditu: gaixotasuna desmitifikatzea, horren kausa saihesgarriak ezagutarazi eta gure osasunaz arduratzeko hausnarketa egitea eta koloneko minbiziaren aurkako baheketan parte hartzearen garrantzia azaltzea, bertaratzen direnak detekzio goiztiarreko probak egitera animatuz.
Saioan Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteko prebentzioko psikologo baten eta digestio arloan espezializatutako Osakidetzako doktore baten azalpenak entzungo dira eta sukaldari batek menu osasungarria prestatuko du, denon aurrean. Osasunarekiko kezka duten herritar guztiei irekitako doako jarduera da baina aurrez izena ematea eskatzen da, elkartearen telefonora deituz (943 45 77 22) edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbide elektronikora mezua bidaliz.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!