Oñatiko udala

Mikel Garcia Urtazak zinegotzi kargua hartuko du gaurko Osoko Bilkuran

2026/09/24
Card image cap
Amaia Erostarbek uztailean utzi zuen hutsunea beteko du EAJren udal taldean

  18:30etan hasiko den bilkuran aurreko bilerako akta onartu bezain pronto hartuko du zinegotzi kargua Mikel Garcia Urtazak. Hala, gainontzeko udal ordezkariekin batera parte hartuko du iraileko Osoko Bilkuran. Kargua hartzearen ondorioz, aldaketak izango dira udaleko lan batzordeetan eta udalbatzako ordezkaritza duten hainbat organotan. Aldaketa horien berri ere emango da gaurko bileran.

  Baina beste aldaketa bat ere hizpide izango da gaurko batzarrean, kale izendegian auzo baten izena zuzentzeko eskatu baitio EUSTATek Udalari. Olakua auzoaren izena, hain zuzen ere. Olakoa izatea proposatzen da eta hori argudiatzen duten hainbat txosten tekniko aurkeztuko dira arratsaldeko Osoko Bilkuran. Herribusaren kontratua urtebetez luzatzea, hainbat dirulaguntza esleitzea eta sasi-garbitzeko makina enkante bidez besterentzeko baldintzen onarpena ere proposatuko da gaurko bileran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!