Oñatiko udala

Merkaoña-k CHC argindar merkaturatzailearen agente komertzial izateari utziko dio uztailaren 16an

2025/07/07
Card image cap
Bezeroek telefono edo posta elektroniko bidez jarri beharko dira harremanetan CHCrekin, aurrerantzean

  Oñatiko Merkaoñak urteak eman ditu CHC argindar mekaturatzailearen agente komertzial lanak betetzen, Bidebarrietako bulegoan. Baina aurrez aurreko zerbitzu hori emateari utziko dio hamar egun barru, uztailaren 16an. Ondorioz, egun horretatik aurrera ez da CHCri lotutako zerbitzurik eskainiko aipatu bulegoan. Aurrerantzean, CHCko bezeroek, telefonoz, (900 373 272) edo posta elektronikoz (atencion.clientes@chcenergia.es) jarri beharko dute harremanetan argindar merkaturatzailearekin.

  Bidebarrieta kaleko bulegoa ez da itxiko eta Merkaoñak aktibitatearekin jarraituko du, Oñatiko argindar merkaturatzailea sortzeko prozesuari eta Onaro telekomunikazio operadoreari lotutako zerbitzuak eskainiz. Beraz, argindar merkaturatzailea aldatu edo gisako gaiei lotutako zalantzak argitu nahi dituenak, Bidebarrietako bulegoan izango du horretarako aukera.
Jarduera eten honen berri ematen duten jakinarazpen orriak bebarruetan jarri dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!