Materiala birziklatuz egindako Gabonetako apaingarriak Kale Zaharreko atez ateko informazio bulegora eramatea eskatu du udalak.

2012/12/11
Card image cap
Lanak, erakusleihoa apaintzeko erabiliko dira.

  Udalak, 0 zabor helburua lortzeko bidean urrats berri bat emanez Gabonetako apaingarriak egiteko etxean duten materiala berrerabili eta birziklatzera bultzatu nahi ditu herritarrak. Horrek, zaborretara hondakin gutxiago botatzea ez ezik, dirua aurreztu, imajinazioa landu eta norbere kabuz egindako apaingarriak erabiltzearen satisfazioa ere sortuko du.

  Norberaren etxea hala apaintzera animatzeaz gain, udalak, Kale Zaharrean dagoen Atez atekoaren informaziorako bulegoa ere horrelaxe apaindu nahi du eta horretarako herritarren laguntza publikoki eskatu du. Material berrerabili edo birziklatuz egindako edozein apaingarri, artelan, eskulan edota bitxi kale zaharreko bulego horretara eramatea eskatzen da. Jasotako lan hori lokaleko erakusleihoa apaintzeko erabiliko da eta bide batez, era honetako lanak egin nahi dituenari ideia berriak emateko.

  Lan guztiak Gabonen ondoren itzuliko dira.

  Material birziklatuz sortutako apaingarriak abenduaren 18a bitartean jasoko dira Kale zaharreko bulegoan bertan, astelehenetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00tatik 19:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!