Oñatiko udala

Malla-gain, Aldai eta Tellatxabola izeneko artzain txaboletan konponketak egiteko dirulaguntza emango du Udalak

2026/07/03
Card image cap
Ia 7.000 euro banatuko dira

  Herri Onurako Mendietako artzain txaboletan egindako lanak diruz laguntzeko deialdira hiru eskaera aurkeztu dira eta hirurak onartzea erabaki du Udalak. Malla-gain txabolan sarrerako atea aldatuko dute, Aldain, sukaldeko ekonomika eta berogailua eta Tellatxabolan, eskorta egokitzeko lanak egingo dituzte. Udalaren dirulaguntzaren zenbatekoa ezberdina da egingo den lanaren arabera eta eskatzailearen jarduera artzaintza denaren arabera, baina aurkeztutako gastuaren %50etik %100erako tartea beteko du udalaren laguntzak. Guztira, 6.811 euro banatuko dira.

  Udalaren dirulaguntza jasotzen duten hiru onuradunek abenduaren 31ra arteko epea izango dute egindako ekintzen memoria eta inbertsioen fakturak eta ordainagiriak aurkezteko.

  Oñatiko Herri Onurako Mendietako artzain txabolak hobetzeko dirulaguntza hauen helburua da abeltzaintza estentsiboari lagundu eta artzain txabolak hutsik geratu daitezen saihestea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!