Maider Arregi hirugarren postuan sailkatu zen Donapaleuko kanporaketan
Gotaine-Irabarnen eta Agurainen jokatuko dira lehenengo faseko azken saioak, larunbatean eta igandean, eta amaieran jakingo da finalaurrekoetara zein bertsolari sailkatzen diren. Guztira 17 izango dira; kanporaketa bakoitzeko lehen sailkatuak, 7, alegia, eta puntuazioaren araberako beste 10.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan Oñatiko ordezkari bakarra dago, Maider Arregi Markuleta, eta larunbatean, Herri Egunean, hain zuzen, Donapaleuko saioan kantatu zuen. Saioa Alkaiza nagusitu zen, 683 punturekin, bigarren, Oihana Iguaran geratu zen, 672,5 punturekin eta Maider Arregi hirugarrena izan zen, 659 punturekin. Horrek 13. postuan kokatzen du, eta finalaurrekoetarako txartela jada lortu duten 5ak kenduta, 8.ean. Baina asteburuan jokatuko diren azken bi kanporaketak falta dira, finalaurrekoetan oñatiarrik izango den ala ez jakiteko.
42 bertsolari ari dira lehenengo fase honetan lehian eta sailkatzen diren 17ei aurreko txapelketako finalean aritu ziren zazpiak batuko zaizkie finalaurrekoetan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!