Mª Carmen Telleria Rodriguezek Oñatiko bake epaile izaten jarraituko du datozen lau urteetan
Izan ere, izendapen proposamena egitea udalbatzari dagokio eta hala eskatzea adostu zen pasa den abenduko Osoko Bilkuran. Mª Carmen Telleriak badaki zer den bake epaile izatea, 2011tik bake epaile edo honen ordezko izan baita. Beste lau urtez, 2030era arte, jarraituko du, izendapen berrirako iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu ondoren.
Iazko irailaren 25eko Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki zen bake epaile eta ordezko karguak betetzeko deialdia abian jartzea, aurreko prozesutik lau urte pasata, izendapenak iraungita baitzeuden. Hasieran bi hautagai aurkeztu ziren arren batek atzera jo zuen eta bakar hori, Mari Carmen Telleria izendatu da ofizialki Oñatiko bake epaile.
Bake epaileek jaiotza, heriotza eta antzerako egiaztagiriak sinatzen dituzte eta zenbait instrukzio bideratzen dituzte. Gatazka txikietan eta epaitegietara iritsi gabe kontziliazio edo lagunarteko ekintzak bideratzen dituzte.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!