Lucio Bikaina!!! haurrentzako lantegia egingo da datorren larunbatean Arantzazun

2016/04/01
Card image cap
Lucio Muñoz margolariaren obra plastikoa haurrei ezagutaraztea da helburua

  Arantzazu Gaur Fundazioak, Donostiako Maushaus estudioa eta Arantzazuko Adiskideak elkartearekin elkarlanean, apirilaren 9an, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei eskainitako lantegia antolatu du. 10.30tatik 13.30tara luzatuko den lantegiaren xedea, parte-hartzaile gaztetxoek Lucio Muñoz artista ezagutu dezatela da. Madrilgo pintore abstraktuak egurra modu espresiboan eta poetikoan landu zuen, Arantzazuko Basilikan utzitako erretaulan nabarmena den moduan.

  Lucio Bikaina!!! lantegia Maushaus estudioak eskainiko du. Proiektatutako irudiez lagunduta, lantegiaren nondik norakoa azaltzeko sarrera laburra egingo da lehenik eta ondoren, Arantzazuko basilikara bisita gidatua egingo da haurrek Muñozen lana bertatik bertara ikusi dezaten.  Hala,  lantegi-arduradunek eta haurrek modu abstraktuan pintatu eta osatutako erretaularen aurrean, dituzten sentsazioak eta irudipenak komentatuko dituzte. Amaitzeko, txikiek Muñozen lana beren erara irudikatuko dute. Ariketa bikoitza egingo dute, lehenengoa bakarka eta formatu txikian egingo dute: gai libreko testura eta kolore-artelana sortuko dute eta ondoren, denok batera, formatu handiko absidea osatuko dute materialei plastea emanez eta haiek urratuz, lixatuz eta pintatuz, Muñozen ereduari jarraituz. Amaieran, familiartekoei egindako lanak erakutsiko dizkiete. Parte hartzeko, izena, aurrez eman behar da Arantzazu Gaur Fundaziora deituz: 943 716 575 nahiz 662 181 353 telefono-zenbakietara deituz. Parte-hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu eta 20 lagunentzako lekua izango da.

  Datorren maiatzaren 14an, lantegia errepikatzeko asmoa dago.

  Ez da lehen aldia  Arantzazun, halako tailer edo lantegiak egiten direla, beti Maushaus estudioarekin elkar lanean. 2013an Arantzan-Zu? arkitektura-lantegia eskaini zen, 2014an Eulate, Argi Handi Bat!, argiak eta koloreak landuz, eta iaz, Fabulous Basterretxea! lantegian, horma-pintura, collage-a eta eskultura teknikekin esperimentatu ahal izan zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!