Lidergo ikastaroa emango du Gipuzkoako Merkatariak federazioak, Oñatin, datorren astean

Liderazgo: mejora la comunicación y la dinámica de tu equipo izeneko ikastaroa emango du Gipuzkoako Merkatariak federazioak, Udalarekin elkarlanean. 12 orduko ikastaro hau astelehenetik ostiralera emango da, datorren astean, 14:00etatik 16:30etara.
Ikastaroan norberaren komunikazio-estiloaz hausnartu eta horrek harremanetan eta erabakietan nola eragiten duen ezagutu ahal izango da. Berezoak, ekipoa eta hornitzaileak konbentzitzeaz berba egingo da eta parean izan ditzaketen solaskideren profila identifikatzeko gakoak emango dira. Gainera, emaitza hobeak lortzeko helburuz komunikazioa nola egokitu irakatsiko zaie parte hartzen duten merkatariei. Esan bezala, ikastaroa, herriko merkatariei zuzenduta baitago. Sara Gonzalez coaching-ak emango du, gazteleraz, eta aurrez aurre, Kultur etxean izango baita.
%100ean diruz lagundutako ikastaro honetan parte hartzeko izena eman behar da, Gipuzkoako Merkatariak federaziora telefonoz deituta, 943 42 55 57 zenbakira edo helbide honetara mezua bidalita: formacion@fmg.es
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!