Lezesarriko oinezkoen bideak ukituko dituen lursailen jabeekin adostutako ordaina aztertuko da osteguneko Osoko Bilkuran

2021/12/13
Card image cap
Hartuko diren lursailen behin betiko zerrenda Gipuzkoako aldizkariak argitaratu da gaur

  Azaroko Osoko Bilkuran onartu zen desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda eta gaur argitaratu da Gipuzkoako aldizkari ofizialean, esan bezala. Azkoagaindik Lezesarri auzora oinezkoentzako bidea egiteko proiektuak, hiru lursail ukituko ditu, errepidearen ezker eta eskuman. Guztira, 178 metro karratu desjabetuko dira. Udal arduradunak hiru lursail horien jabeekin elkartuta ordaina adostu dute eta proposamena osteguneko Osoko Bilkuran aurkeztuko da. Prezioak onartuta desjabetzeak gauzatuko dira eta, aldi berean, GI-3591 errepidean oinezkoentzako bidea egiteko lanen esleitze prozesua abian jarriko da. Lanak, 2022an egingo dira.

  Udalaren enkarguz SESTRAk osatu zuen proiektuak bi espaloi eratzea aurreikusten du: Azkoagainetik Lezesarriko ermitarako sarbide parerainokoa, jaisteko erraiaren segidan, eta pare horretatik Urrintxorainoko tartean, eskumako erraiaren segidan, hau da, Arantzazurako errepidearen eskuma aldean. Proiektuak Azkoagain inguruko T formako bidegurutzea biribilgune batez ordezkatzea ere aurreikusten du, baina lan horiek ez dira oraingoz egingo, GI-3591 Arantzazuko errepidea Foru Aldundiarena baita, eta ez du halako lanik aurreikusita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!