Oñatiko udala

Egoiliarren ongizatea bereziki zaintzen ari dira San Martin egoitzan, beroa dela eta

2026/06/23
Card image cap
Gune komunak klimatizatuta daude eta familiei bertan geratzeko gonbidapena egin zaie

  San Martin egoitza beroari aurre egiteko prestatuta dago, maila handi batetan; aire girotua dago gune komunetan: areto edo saloietan eta jangeletan. Gelak lehen orduan aireztatu eta leihoak eta pertsianak ixten dira, beroa sar ez dadin. Egoiliarrei ura etengabe ematen ari dira, egarririk ez sentitu arren ondo hidratatuta egon daitezen eta bisitan joaten diren senitartekoei bertan geratzeko gonbidapena egin zaie, paseora kalera irten gabe.

  Eguneko zentroan, berriz, ez dago aire girotu sistemarik baina eraikinak berak freskura mantentzeko egitura dauka. Bentiladoreak jarri dira, erabiltzaileek berorik izan ez dezaten.

  Tenperatura altuko egunetan haurrei eta adinekoei arreta berezia ematea aholkatzen da, sarritan ez direlako jabetzen egiten duen beroaz eta deshidratatzeko arrisku handiagoa dutelako. Horren jakitun, egoiliarren arreta eta zaintza areagotu egin dute San Martin egoitzan. Egun, 82 egoiliar daude.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!