Oñatiko udala

Alokabide S.Arekin lankidetza akordioa onartu du Udalak

2026/06/23
Card image cap
Hutsik dauden etxebizitzak mobilizatu eta alokairuan jartzea da helburua

  Etxebizitza hutsak alokatzeko hainbat programa eskaintzenditu Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak: etxebizitza hutsaren programa, Bizigune edota alokairu segurua arrazoizko prezioa deritzotenak, besteak beste. Guztiak Alokabidek kudeatzen ditu eta Oñatin ere aipatu programak dinamizatzeko erakundearekin lankidetza akordioa sinatzea aho batez erabaki zen azken Osoko Bilkuran.
Oñatin hutsik dauden ahalik eta etxebizitza gehien alokairurako mobilizatzea da helburua. EAJren taldeak gobernuarekin bat egin zuten Alokabide SA-rekin lankidetza akordioa sinatzea bozkatu zenean baina erabakia atzerapenez zetorrela esan zuen Eva Gayubo zinegotzi jeltzaleak. Oñati eta Alokabideren arteko akordioa 2005etik dagoela erantzun zion Hirigintza batzordeburu Iñigo Ruizek, orduko hartan Gizarte Zerbitzuen udal departamentutik bideratu zela zehaztuz. Etxebizitzen gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzari dagokiola gogoratu zuen baina Oñatin dagoen egoeraz jabetuta, akordioa eguneratu eta egungo egoera eta beharretara egokitzea erabaki dela argitu zuen.

  Alokabideren Bizigune programak hainbat berme edo garantia eskaintzen dizkie etxebizitza alokairuan jarri nahi duten jabeei, hara nola, hilabete bakoitzeko lehen astean errenta kobratuko dutela ziurtatzea, edota kontratua amaitzean etxebizitza utzitako kontserbazio egoera berean itzuliko zaiela, beste hainbaten artean. Bizigunek berak etxebizitzen errentamenduaren kudeaketa integrala egiten du, jabeak inolako kezkarik izan ez dezan. Horren harira, informazio saioa antolatu da gaur arratsalderako Kultur Etxean. Etxebizitzaren bat hutsik duten jabeei zuzenduta, baina orokorrean, interesa izan dezakeen edonorentzat izango da gaurko hitzaldi informatiboa. 18:00etan hasiko da zine aretoan.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!