Oñatiko udala

Lezesarri auzoari eragingo dion ordu eta erdiko argi mozketa programatu du Oñargik astearterako

2026/01/09
Card image cap
Behe tentsioko lineari eragin diezaioketen adarren inausketa eta mozketa egingo da

  Prebentzio lanak programatu ditu Oñargik urtarrilaren 13 arratsalderako. Behe tentsioko linearen berrikuspena egingo du eta honi eragiten dioten edo etorkizunean eragin diezaioketen zuhaitzen adarrak inausi eta moztuko ditu. Bestelako konponketaren bat egin behar dela ikusiz gero, hori egiten ere ahaleginduko dira. Lanak egiteko ordu eta erdiko argi mozketa iragarri du, Lezesarri auzoko 8 eraikini eraginez.

  Argi mozketa asteartean, 15:30etatik 17:00etara egingo du Oñargik eta Lezesarri auzoko 8 eraikini eragingo die, esan bezala,17-18-20-21-22-25-26 eta 34 zenbakidun eraikinei, konkretuki. Guztietara jakinarazpen oharrak helaraziko dira. Horrelakoetan egin ohi denez, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da.

  Oñargik behe tentsioko sare elektrikoan mantentze lanak egiten jarraitzen du, hornidura sarea hobetu eta ustekabeko matxura edo argindar mozketak saihesteko helburuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!