Oñatiko udala

Leintz taldeak ordezkatuko du Debagoiena Gipuzkoako Herriartekoa bertso txapelketan

2026/03/18
Card image cap
(Arg: Goiena)
Antzuolan jokatu zen eskualdeko finalean Arantzazu Loidi omendu zuten

  Antzuolakoa emakumezkoen finala izan zen, Oñatiko Mikaela Mentu taldean Maider Arregi, Lide Arregi eta Uxue Igartua bertsolariak batu ziren eta Leintz taldean Oihana Arana, Haizea Arana eta Ane Zuazubizkar, Eta Debagoieneko final hori baliatu zen gurean aitzindari izan zen beste emakume bat omentzeko: Arantzazu Loidi. Atxabaltarraren esku egon zen lehen agurra egitea. Azken agurra ere ez ohikoa izan zen, bi taldeetako ordezkariek elkarrekin kantatu baitzuten. Bi agurreko horien artean, zortzi ariketa puntuagarri osatu behar izan zituzten bertsolariek. Azkenean eta Debagoienean aritu diren bost taldeetako epaileek hala erabakita, Eskoriatza eta Arrasateko bertsolariak biltzen dituen Leintz taldea izango da Debagoieneko ordezkaria hurrengo fasean.

  Antzuolako gaztetxea lepo bete zen eskualdeko finalekoan eta giro paregabean joan zen, aurreko bi saioen antzera. Gipuzkoako Herriartekoak Debagoieneko bertso eskolak elkarrekin harremanetan eta lanean jartzeko bide egokia izan dela aipatu digu Mirari Sagarzazuk, Mikaela Mentu taldeko kideak. Esperientzia emankorra eta pozgarria izan dela azpimarratu du. 

  Debagoieneko finala erabakita, eskualdeko ordezkariak Debabarrenekoaren kontra lehiatu beharko du hurrengo fasean. Saioa Soraluzen jokatuko da apirilaren 25ean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!