"Lehen sorospenen hastapenak" ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak, maiatzaren 15 eta 16rako
Debagoieneko Gurutze Gorriak Lehen sorospenen hartapenak ikastaroa emango du, maiatzaren 15ean eta 16an, Elorregiko egoitzan. Sei orduko oinarrizko ikastaroa izango da eta ostiralean, 16:00etatik 19:00etara eta larunbatean, 9:00etatik 12:00etara emango da.
Lehen sorospenen ikastaro hau, jaeduera fisikoaren eta kirolaren profesionalei eta boluntarioei zuzenduta dago eta, bereziki, kirol taldeetan diharduten entrenatzaile eta prestatzaileentzat aproposa izan daitekeela uste dute Gurutze Gorriko ordezkariek; edozein kolpe edo ustekabeko osasun arazoren aurrean berehalako erantzuna emateko ezagutza eta gaitasuna landuko dira ikastaroan. Saioak ez dira teoriara mugatuko eta alde praktikoa ere izango dute, ariketa ezberdinak eginez.
Lehen sorospenen hastapen ikastaro honetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, horretarako, karteletan txertatu den QRa eskaneatu daiteke edo zuzenean Elorregiko postura telefonoz deitu (943 76 55 76) edo mezua bidali (altodeba@cruzroja.es)
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!