Lege soziologia institutuaren 25. urteurrena ospatzeko Nazioarteko Kongresua egingo da maiatzaren 21etik 23ra.

2014/01/13
Card image cap
Apiriletik uztailera beste 13 lan bilera egingo dira unibertsitate zaharrean.

  Lege soziologia institutuaren zilarrezko ezteiak ospatzeko nazioarteko kongresua antolatzen ari dira. Eremu ezberdinetan diharduten lege soziologia arloko erakundeen arteko harremanak eta sareak aztergai izango dira: GLOBAL, REGIONAL, LOCAL. INSTITUCIONES, RELACIONES Y REDES izeneko kongresuan.

  Lege soziologia institutuko egungo zuzendari zientifikoak, Adam Czarnotak zuzenduko duen nazioarteko kongresu hau, maiatzaren 21etik 23ra egingo da eta helburua, lege soziologia nazioarteko dimentsio ezberdinetatik aztertu eta gaiak, etorkizunera begira dituen erronkez eztabaidatzea da. Kongresuan parte hartzeko ponentziak aurkezteko epea zabalik dago hilaren 21a arte. Martxo hasieran, kongresuaren behin behineko egitaraua argitaratuko da eta izena emateko epea irekiko da.

  Baina institutuaren 25. urteurreneko ospakizunaren baitan antolatzen ari diren nazioarteko kongresua ez da unibertsitate zaharrean aurten egingo den lan bilera bakarra izango, apiriletik uztaila erdialdera arte beste 13 lan bilera programatu baitira.  “Sexu gehiegikeriak elizan eta beste erakundeetan”, “jabetza aukera alternatiboak”, “Familia justizia gizarte modernoan”, gizartea eta krisiaren uztarketa, eskubideak, parte hartzea eta ekintzak” “legedia, hiri-espazioak eta justizia soziala”, “ epai-mahai eta epaitegi mixtoak: garapen berria eta etorkizunerako joerak” edota “etorkinen integraziorako plitiken inguruko hausnarketa Euskal Herritik ikusita” izenburuko gaiak aztertuko dira besteak beste, mundu osoko adituak bilduko dituzten mintegi ezberdinetan.

  Ingelesa eta gaztelera izan ohi dira lege soziologia institutuan lan hizkuntza nagusiak. Euskaraz ere egin izan da inoiz. Aurten ordea ez da halakorik programatu, eskaera ere seguruenik ez zen jasoko. Kontu egin behar da, institutuak mintegi eta lan bileretarako eskaerak jasotzen dituela eta horiek egutegian moldatzen saiatzen direla. Denbora behar izaten da lehen eskaera jaso eta lan bilera prestatzeko. Pentsa, 2015ean zehar Oñatin bildu nahi duten elkarte eta adituek oraintxe dute eskaerak egiteko garaia. Epea, otsailaren 17an itxiko da.

  Lan bilera edo mintegi guzti hauek, apiriletik-iraila bitartean egin daitezke bakarrik. Urritik martxora lege soziologia institutuak eman ohi duen master ikastaroa izaten baita unibertsitate zaharrean. Antixena Jauregiko egoitza eta institutua bera ikaslez beteta izaten da udazken-neguko hilabeteetan eta hauek master ikastaroaren alde teorikoa amaitu eta tesina lantzera beren jaioterrietara itzultzen direla aprobetxatzen da bestelako adituen lan bilerak programatu ahal izateko.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!