Lau orduko ur mozketa izango da bihar goizean Murgia, Larraña eta Olabarrieta auzotako hainbat eraikinetan.
Gipuzkoako Urak enpresa egiten ari den lan hauen helburua, ur ihesak, ur fugak kontrolatzea da. Horretarako, Etxeberriko depositutik Larrañakora doan ur linean 6 kontadore jarriko dira. Lanak, hasita daude eta orain hiruzpalau aste jada antzerako ur mozketa egin zuten, baina biharkoarekin amaitzea espero da. Akaso beste doikuntza edo ajuste lan batzuk egin beharko dira baina horiek ez diete erabiltzaileei eragingo eta ur horniduran ez da beste etenik egitea aurre ikusten. Baina bihar bai.
Bihar goizean lau orduko ur mozketa egingo da Murgia, Larraña eta Olabarrieta auzoko 23 eraikinetan, konkretuki, Murgia auzoko 8tik 11 zenbakira, Larrañako, 11, 12, 13, 14, 17, 20, 22, 40 eta 43tik 48 zenbakira eta Olabarrieta auzoko 53 eta 95tik 98zenbakira. 23 etxe, baserri, eraikinetan bihar goizean, 8:30tatik 12:30tara ez dute urik izango.
Iazko, udaberri-uda inguruan ere antzerako lanak egin ziren Arantzazu- Uribarri aldean. Auzoak urez hornitzen dituzten lineatan ur galerak kontrolatzeko sistemak zabaltzen ari dira. Bihar, esan bezala, antzerako lanak egingo dituzte Etxeberriko depositutik Larrañara doan linean.
Iturria:
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!