Larrialdietarako udal laguntzen 2026ko deialdia argitaratu da
Gizarte bazterketa arriskuan dauden herritarrei ematen zaizkien dirulaguntzak Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira baina udaletik kudeatzen dira. Gober-nuak dituen baliabideak ez dira nahikoak eskaera guztiei erantzuteko eta udalak, partida ekonomiko bat aurreikusten du urtero, Jaurlaritzaren aurrekontu esleipenak bete ezin dituen Oñatiko eskaerei erantzuteko. Udalak, badaezpada, 229.240 euro gorde ditu aurten.
Gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko baldintzak Eusko Jaurlaritzak ze-hazten ditu. Gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko laguntzen atalean, gi-zarteratzen laguntzeko eta bazterketa prebenitzeko tresna gisa planteatzen dira gizarte larrialdietarako laguntzak. Prestazio ekonomiko hauek ez dira aldizka-koak eta dirulaguntza gisa ematen zaizkie gastu espezifikoei aurre egiteko nahi-koa baliabide ez dituzten pertsonei, gizarte bazterkeria prebenitu, saihestu edo arintzeko.
Dirulaguntza hauek etxe alogera, hipoteka, energia eta mantentze gastuetarako eman ohi dira. Beti ere, gehienezko muga batez. Laguntzak diru sarrera txikiak izan eta gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzenduta daude. Alde horretatik, eskatzailearen gehienezko ondarea ere mugatuta dago. 2025ean 96 familiak jaso zuten dirulaguntza hau, aurreko urtean baino 2 gutxiagok.
Martxoaren 31a baino lehen aurkezten diren eskaeren kasuan, eta laguntza jaso-tzeko eskubidea badute, laguntzek, urtarrilaren 1etik aurrerako efektua izango dute. Apiriletik aurrera aurkezten direnetan berriz, ordutik aurrerako efektua izango dute. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean itxiko da, salbuespe-nezko egoeretan izan ezik. Eskaerak udaletxean, HAZ zerbitzuan aurkeztu behar dira baina aurretik Gizarte Zerbitzu departamentutik pasatzea gomendatzen da informazioa eskuratzeko eta dirulaguntza badagokie zein agiri aurkeztu zehazteko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!