Lankidetza hitzarmena sinatuko dute Udalak eta Parrokiako koruak
Azkeneko Osoko Bilkuran azaldu eta aho batez onartu zen gaia; Parrokiako koruaren jardunak duen interes publikoa eta izaera kulturala jasotzen dira hitzarmenean. Parrokiako koruaren xedea, herri mailan musika-kultura zabaldu eta kantua bultzatzea dela zehazten da, eta, era berean, parrokian izaten diren elizkizunetan, hiletetan, esaterako, egiten duen ekarpena aintzat hartzen da. Parrokiako abesbatzak ez du kontzertu edo emanaldirik eskaintzen elizatik kanpora, baina urtean 100 saiotik gora egin ohi ditu, hiletak eta bestelako elizkizunak kontutan hartuta.
Udala eta Parrokiako koruaren arteko lankidetza hitzarmena ez da berria, aurrekoa martxoaren 1ean iraungi zen eta beste lau urtetarako izenpetzea onartu zen azken Osoko Bilkuran, esan bezala. 2026-2029 epealdirako hitzarmenaren harira koruak 3.003 euroko udal dirulaguntza zuzena jasoko du urtero. Aurtengo dirulaguntza onartu ez ezik, datozen hiru urtetarako kreditu konpromisoa jaso da hitzarmenean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!